[BIDEO LABURPENA] Hamaika soinu eta kolore

2017ko azaroaren 2an Hizkuntzen amaika soinu eta kolore ospatu zen Lizarrako liburutegiko sotoan. Bertan Lizarran bizi diren 9 lagunen ama hizkuntzak entzun ahal izan genituen. Euskararen Maratoiaren kanpainaren baitan.

Oharra: Euskarako pasartean, abeslari/hizlariak zati batzuk frantsesez abestu zituen. Honen zergatia bideoan entzun ahal duzue, eta abestutako olerkiaren itzulpen osoa hemen: http://ekarriak.armiarma.eus/zizkak/?moustaki01

Ekitaldiari sarrera

Kókyangurítik kolore ezberdineko lurrez sortu zituen gizakiak: horiak, gorriak, txuriak eta beltzak. Sótuknangek mintzoa eman zien, bat kolore bakoitzari, eta beren desberdintasunekiko begirunea zabaldu zuen“. (“Hopi herriaren liburua“-tik hartutako aipua)

Hopi herri indio zaharraren jakinduria ekarri dugu “HIZKUNTZEN HAMAIKA SOINU ETA KOLORE” izeneko topaketa honetara, guk ere hizkuntz guztiak balorean ajrri nahi ditugulako, bakoitza bere soinu, kolore eta ezberdintasunarekin. Hamaika hizkuntz, hamaika kolore.

Gure planetaren bizitzaren puzzlean, pieza bakoitzak bere tokia du, landarea, animalia edo pertsona izan, guztiak ordezkaezinak dira. Eta, gizakien kasuan, hizkuntza eta kultura guztiak baliotsuak eta beharrezkoak dira. Jorge Oteizak zioen bezala, “lengoaia da gizakiaren esentziaren gunea. Gizakiak lengoaiaren bidez egituratzen du bere pentsamendua, eta honen bidez baita bere mundo-ikusketa ere“. Herri bakoitzak bere identitatea hizkuntzan gorpuzten du hoberen. Hizkuntzarik gabe gu ez gara.

Gaur gurekin dauden Estellerriko lagun hauei biziki eskertu nahi diegu aukeratutako pasartea, sentimendu bat, emozio bat… nork bere hizkuntzan, gurekin konpartitu nahi izana. Goza dezagun hizkuntzen hamaika soinuez… eta isiltasunez.

Ekitaldi osoa, atalka sailkatuta:

1 IRUZKIN

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena