Asteburuan bada zer egin

Jai egitarauak

Larunbata honetan bi Korrika Jai ditugu inguruan eta Artazako kantu afaria. Korrika Txikia Aritzalatik Abartzuzara eta, han, puzgarriak eta hamaiketakoa; Allotzen gauean helduen txanda izanen da trikipoteo, afaria eta dantzaldiarekin. Egun berean ere, Biurrenetik Añorbera Korrika Martxa izanen dugu eta jardueraz beteriko eguna izanen da (ikusi Garesko Auzalanen zintzilikatutako kartela) eta Artazako, ohiko moduan, hileko lehen larunbata izanik, kantu afaria izanen dugu.

Ez ahaztu gaur 20:00etan Bizitokiren aurkezpena izanen dugula Lizarrako Gaztetxean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena