• Irakurri, gozatu, bertan erosi, oparitu kanpaina

    IRAKURRI, GOZATU, BERTAN EROSI ETA OPARITU (IGBO), liburutegitik liburuak hartu eta euskaraz irakurtzeagatik, Lizarrako liburu-dendetan (CLARIN, INO, DRAGON COMICS eta EKOLORE) liburuak %25 merkeago erosteko aukera eskeintzen dizun ekimena da. Gainera, 30€ko bi erosketa-txeke zozketatuko dira kanpainan parte hartzen dutenen artean. IGBO kanpaina GAREAN Euskaldunon Elkarteak antolatzen du, Lizarrako Liburutegi eta liburu-denden laguntzarekin eta Udalaren […]

  • Cluedo jolasa: LH4-6

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Datorren ostiralean, apirilak 17, "Eta hamarrean plazan" jolas proposamenaren saio bikoitza dugu berriro ere: plaza-jolasak + Cluedo. Txikienek, ohi bezala, 18:10ean plaza-jolas librean arituko dira Dindaiaren begiraleekin. Joan den hileko proba arrakastatsuaren ondoren (motxilak egiteko tailerra) oraingoan Cluedo jolasa eginen dugu: LH 4, 5 eta 6. mailako haurrak detektibe bilakatuko dira.  Jolasak ordubete iraungo du, […]

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 17an, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Lizarrako Eguna 2026

    Apirilak 24 eta 25 Lizarran. Ostiralean Foru Plazan eta larunbatean Santiago plazan.

  • Lizarran Kantuz

    Apirilaren 25ean, larunbatarekin, Lizarran Kantuz 19:00etan Baxe Nafarroa kaletik abiatuta.

  • Txokolipuinak: Jaione Urtasun

    Los Llanos Kulturagunea (Alfonso Ugarte aretoa) (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean, ostegunarekina, 17:30ean Txokolipuinak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte erabilera anitzeko aretoan. Adin tartea: Haur Hezkuntza 3, Lehen Hezkuntza 1 eta 2.

  • Bizi sintetikoak: poesia eta musika elektronikoa

    Bota Peña (Estella-Lizarra)

    Apirilaren 30ean 19:00etan Bizi sintetikoak emanaldia Bota Peñan. Antolatzaileak: Garean eta Bota. Leire Vargas (poesia) eta Jaime nieto (Musika elektronikoa). Poesia egiteko modu bat. 'Bizi sintetikoak' errezital musikatua sortu zuten Leire Vargasek eta Jaime Nietok; apirilaren 30ean eginen dute emanaldia, Lizarran. Gizarteko gatazkez eta hierarkiez arituko dira, musikaren eta poesiaren bidez. Bizi Sintetikoak duoa zuzenean. […]

  • Karlismoaren museoa: bisita gidatua

    Karlismoaren Museoa

    Bisita: maiatzaren 1ean 12:30ean. Karlismoaren museoko erakusketa iraunkorrean egindako bisita. Doakoa. Kontsultatu lagundutako bisiten egutegia 2026 Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T. 948 55 21 11

  • Jolasak: Seiak eta hamarrean plazan!

    Santiago plaza (Estella-Lizarra)

    Maiatzaren 1ean, 18:10ean Santiago plazan! Jolas librea, Garean elkarteak antolatuta eta Lizarrako ikastola eta Remontivaleko gurasoen laguntzarekin.

  • Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak

    Maria Vicuña Gazteriaren Etxea Maria Vicuña Gazteriaren Etxea,(Estella-Lizarra)

    "Gure gaztetxoak, itzultzaile handiak", maiatzak 6, asteazkena, 16:30- 18:00, Maria Vicuña Gazteriaren etxean.