Agate Deunaren Bezpera

Agate Deuna

Datorren astelehenean, otsailak 4, hainbat herritan Agate Deunaren Bezpera ospatuko da. Besteren artean Lizarran (20:00etan Lizarrako euskaltegian txokolatada, 20:30ean abiatu) eta Garesen (19:30ean Garesko Plazan).

Aurten, ohiko kantutegiaz gain (Agate Deunaren koplak, Egun da Santi Mamiña …), bereizgarria izanen du Lizarrako Agatek. Bertako bertso eskolako lagun batzuk animatu zaizkigu kantu eta kantu artean bertso batzuk abestera. Horretarako estribillo bat, esker oneko bertso bat eta esker txarrerako beste bat (ea ez dugun behar!) aldez aurretik prestatu dituzte. Bertsotarako doinuak Egun da Santi eta Dios te salve izanen dira… eta holako zerbait aterako balitz, gaitzerdi!

Esker oneko bertsoa Esker txarreko bertsoa
Eman duena saritu nahian
ohiturak dion bezala
gure agurra eta esker ona
kantuan jaso ditzala
Gure eskaerak entzun ondoren
deus eman ez duenari
esker txarreko kopla hau doa
berarentzako opari
Estribilloa (Dios te salve)

Ohitura onak mantendu asmoz
kantari gatoz kalera
Gure kopla ta kantuen truke
puskaren bat eskatzera

Estribilloa (Egun da Santi)

Egun da Santi Mamiña
benetan egun samina
Goiko zeruak gorde dezala
luzaro geure arima

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena