“Euskaraz bizi nahi dut” herri-lasterketak Lizarran

Kontseiluak bultzatuta irailaren 22an, larunbata honetan, Euskal Herriko hainbat herritan herri-lasterketak ospatuko dira. Hauek bi helburu izanen dituzte: batetik euskaraz bizi nahi dut kanpainaren baitan ekitaldi zabal bat egitea eta bertzetik Kontseiluarentzako dirua biltzea.

Lizarran hiru lasterketa izanen dira eta denak 18:00etan hasiko dira, helmuga Foru enparantza izanik. Zezen plazatik helduak aterako dira (18 urtetik aurreragokoak), Santo Sepulcrotik gazteak (12-17) eta haurrak Koroatze Plazatik. Izen ematea 2€ izanen da haur-gazteentzako (0-17) eta 5€ 18 urtetik goragokoentzat. Horrekin batera “euskaraz bizi nahi dut” kamiseta har daiteke, inskripzioarekin, 7€ haurrentzat eta 10€ helduentzat.

Hasiera gune horietan ekimenak izanen dira lasterketa hasi bitartean giroa berotzeko, eta nola ez, Lizarrako gazte asanbladatik Santo Sepulkron argazki erakusketa eta musika antolatu dugu. Bukaeran txokolatada eta hainbat produkturen zozketa (mp3ak, argazki kamera…) egongo da Foru enparantzan.

Lizarrako Gaztetxeko webgunetik hartutako albistea.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena